2015 – San José

Posted: 2015/03/16 by Koro in Emanaldiak, Kontzertuak

Ondo bete dute lana gure bandoleroek eta, ordiziarrok dantzik ez badugu egin ere, ez da musikaren aitzakiarik izan! A ritmo de pasodoble, gaurkoa! San Jose edo udaberriari aurrea hartuz, hementxe ditugu haien soinuak:

MARTXOAREN 16an

ORDIZIAKO PLAZA NAGUSIAN

EGUERDIKO 13:00etan

Tercio de Quites (pasodoblea) — RAFAEL TALÉNS

Torrents of Fire — LARRY NEECK

La vereda (pasodoble festero) — OSCAR NAVARRO

Abba Mia — Konp. LUIS CARDOSO

Irmgard Beck (pasodoblea) — GINÉS RAMÍREZ GONZÁLEZ

El bimbo — Konp. NAHOIRO IWAI

Tres veces guapa (pasodoblea) — LAREDO

Centuria (Overture for Band) — JAMES SWARINGEN

Baldorra — BENITO LERTXUNDI

Donostia (pasodoble vasco) — PEÑA Y GOÑI

 Zuzendaria: JOSUNE AIERBE

Advertisements

2014-Kattalin

Posted: 2015/01/01 by koroirastorza in Uncategorized

Hotz

Lehor

Nolakoa ote da datorkiguna?

Gureek desafioa bota zioten…

2015

2014-Eguberriak

Posted: 2014/12/25 by koroirastorza in Kontzertuak

Zer ekarriko Olentzerok eta… traje berri bat! Hori bai poza! Ez du eguraldiak lagundu eta goizeko pasailoan erakusterik ez, euria hastear baitzebilen…

Hala ere, burrunba ezin ixildu, paseiloa edo plazapeko egonaldian. Eguberria bete-betean dugu Beti Argiren doinuen gainean!

Gosari bikaina irabazita erretiratu dira lehenengoan.

Ordubateko kontzertuan African Bell Carollen danbor hotsek beldurrik gabe deitu diote urte berriari eta lepo zegoen plaza adi-adi jarri dute, estreinatu berria den MODERNO tabernaren aurrean. Hauxe izan da aurten aukeratu dutena:

Zuzendaria: JOSUNE AIERBE

March from Boccaccio — FRANZ VON SUPPE (Arr. Aaron Noë)

Moment For Morricone — MORRICONE

Classics, Classics, Classics! — BOB LOWDEN

I Saw Mammy Kissins Santa Claus — TOMMIE CONNOR (Arr. Naohiro Iwai)

El Murciélago — JOHANN STRAUSS

Ator, Ator — TOMAS ARAGÜÉS

African Bell Caroll — ROBERT W. SMITH

The Magic Of Christmas — JAN VAN KRAEYDONCK

2014-Xexili

Posted: 2014/11/23 by koroirastorza in Kontzertuak

Pasodoble kontzertua izan zen atzokoa. Ederra benetan! Arratsaldeko zortzietan hasi zen eta ez zen oso luzea izan. Bikain aritu ziren gureak eta gehiagoren gogoz geratu ginen, beti bezala.

Entzun dugu, gero, jarraipena eman ziela eta pasodobleak gainditu eta sebillanatara pasatu zirela… , baina hori pase pribatua izan zen nonbait eta urrutitik entzuteko aukera besterik ez genuen izan… Agian, toke desberdin bat eman nahian dabiltza plazan eskainitako emanaldiei… Gu, zer ikusiko irrikitan, klaro!

2014-Ordiziako festak-Haurrak

Posted: 2014/07/24 by koroirastorza in Emanaldiak, Kontzertuak

14521109337_6b182f8bb7_z(1)Aurtengoan, haurren tanborradak egin ditu 50 urte. Don Felix eta Lutxiri egin diote omena hori dela eta. Ohitura egin baino lehen, beti dago norbait lehen aldiz egingo duena eta, batzuetan, izena gorde egiten da…

Esku asko izango ziren, ordea, ekintza hori 50 urtez aurrera eramatea ahalbidetu zutenak… Eta Beti Argi ere horietako esku bat izan da. Goizean, meza, zintzo-zintzo. Arratsaldean, berriz, kantinerak hartu eta Bustuntza aldera! Euria ote dator? Bai? Ez?

Zortea izan dugu aurtengoan! Primeran atera da! Plaza lepo, doinua dotore…

Ondo pasa festak, banda!

2013-Beti Argi-Tanborrada100-8

2014-Korpus

Posted: 2014/06/24 by koroirastorza in Emanaldiak, Kontzertuak

Lehen atala

Fiesta en la Caleta
Oregon
Saxamba

Bigarren atala

Conga de Fuego
Viva la vida
Circo Mix
Donosti Zaharra
Lepoan Hartu-Maite Zaitut

1974ko apirilaren lehenean izan zen horrelako parada. Lahistoriaserepite…  Bizi genuen data hura, askok dugu ahaztu samarra, itzulia, Ordiziako klasika… txirrinduak, jendetza… Argazkietan berreskuratzen ditugu oroimenak eta badatorkigu hau eta hura burura…

La Vuelta al País Vasco de 1974 en imágenes

… Desde la víspera, apunta, la villa fue un constante hormiguero de hombres, coches, motos, etc, que ya el domingo se tradujo en una auténtica invasión de miles y miles de almas. Brillante espectáculo del paso por la pista (Altamira) de los gaiteros, de la Rondalla Laguntasuna, de la charanga y Comparsa de escoceses de la sociedad Arco Iris de Tolosa, y de los grupos de baile Udaberri y Amets Bide…

2014-03-20 erakusketa

Hauek izan omen ziren garai hartako hitzak La Voz de España egunkarian dio Diario Vascok. Ba ote zekiten historiako parte izango zirela? Horretarako behar dena denboraren joana da eta, nola ez, oroimena.

unnamedf

40 urte aurrez gertatutakon, 1974an, Txomin Perurena ibili zen garaile etapa askoz. Azkenean, Miguel Mari Lasak eramango zuen itzulia, ordea. Orain, Euskadiko itzuliaren 54. edizioa Ordizian da berriro. Astelehenean, etapa Ordizian hasi eta bukatu egingo da. Asteartean, berriz, hasiera izango du hemen eta Urdazubin bukatuko da.

Eta gauzak eginez hobeto gordetzen dugu oroimena… Hura ere Ordiziako klasikaren urteurrena ospatzeko pasatu omen zen Ordiziatik. 40 urte igaro ondoren, Udaberria martxan ekimenak urteurrenak gogoan gordetzeko ideia du eta, horren barruan, izan genuen atzo Kantu Kontzertua entzuteko aukera. Beti Argi musika banda izan genuen tabloi gainean, J.J. Gómez eta Erramun Amundarainen ahotsekin batera eta, Josune Aierbe izan genuen zuzendari.

  • Aberriaren Mugak
  • Haika Mutil
  • Guk Euskaraz
  • Baldorba
  • Behin Batian Loiolan
  • Herri
  • Maite, Maite, Maitia
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • Oi, Pello, Pello
  • Bizkaia Maite
  • Nere Herriko Neskatxa Maite
  • Katalintxu

Kantatzeko aukera bikaina izan genuen! Nola gogoratuko ote dute hau 40 urte pasa eta gero?