2012-SAN JOSE

2012/03/18-n koroirastorza-k Kontzertuak atalean publikatua
Ez dira 500 urte Sanjosetako kontzertua jotzen, ez…, baina pauso honetan, iritsiko da hura ere!
1512an, suak erre zuen Ordizia. Erabat kixkalita geratu zen gajoa, burumakur… Baina garai txarrei konponbide apartak tokatzen zaizkio nonbait eta, hura gero aberats baten abiapuntu bihurtu zen eta Ordiziak Joana Gaztelakoak emandako eskubideari probetxu ateratzen jakin zuen… 500 urte pasa eta gero, suak eragindako aiumak festa giro bihurtu dira eta Beti Argiren urteroko Sanjosetako kontzertua ospakizun horretan murgildu da.
  • Lekua: Ordiziako Plaza Nagusia
  • Eguna: Martxoaren 18a
  • Ordua: Eguerdiko 13:00etan
Yakka (Pasodoble) J.R. PASCUAL-VILLAPLANA
The Second Waltz D. SHOSTAKOVITCH
Homenaje a Mexico (potpourri) -
Starwars Konp. TON VAN GREVENBROEK
Latin American Fever (potpourri) H. KOLASCH
Everybody Needs Somebody To Love  Konp. M. SAURER
Furra-Furra / Bioletaren Martxa OSKORRI
Zuzendaria: JOSUNE AIERBE
Ordiziako Martxak eman zion amaia kontzertuari eta lepo zegoen plazan malkotik gertu zegoen jendea ikusi genuen. Ez ordiziarrak bakarrik, e? Naparren bat ere bazen tartean eta tolosarra ere emozionatuta ikusi genuen. Festetan izaten denaren oso bestelakoa zen, eguerdian, tanborradarik gabe… baina danborrek dotore egin zuten berea eta herri osoaren animoak bildu zituzten.
Ekintza andana izan zen igandeko eguraldi ezin hobean
10:00 Goizeresia Ordiziako Txistulariekin 11:00-12:00 Barrena Kultur Etxean hasi eta Plaza Nagusian bukatuz. Tekno altxor bila “Ordizia eta Azokaren historia ezagutuz.” 11:00 D’elikatuzen: Harrera Azokako baserritarrei. Inagrosalute proiektuaren aurkezpena. Azokaren ikus – entzunezkoa. Azokaren txokoa”-ren aurkezpena. Kimetz Elkarteak bultzatutako “Gaur Zortzi Azokan” emakume baserritarraren omenez eginiko dokumentalaren aurkezpena. 12:15 Azokako baserritar eta baserriko produktuak saltzen dituztenei omenaldia Plaza nagusian: omenaldi ekitaldia. Bertsolariak, aurreskua. 13:00 Beti Argi Bandaren kontzertua. 13:45 Azoka 500eko ipuin kalejira, Ahoz Aho Jaialdiaren barruan. Kaleetan festa giroa. 14:00 “500 urte, 500 plaza baietz!” Ekimenaren hasera Emaneurre taldeak antolatuta 14:30 Frontoian herri bazkaria Azokako saltzaileekin. Larrun Arri eta Umore Ona abesbatzak, Laguntasuna Errondalla, bertsolariak… 17:00-20:00 Plaza Nagusian jolas bitxiak (4-9) urte bitartekoentzat. 17:30-19.00 kirol kooperatiboak (9-14) urte bitartekoentzat Joxe Miel Barandiaran Plazan. 19:00 Herrian zehar erromeria, dantzariak, txaranga, festa giroa. 20:00 Plaza Nagusian, amaiera ekitaldia. Sutea oroituz.
Enparantza inguruan emandako 500 birek arrakasta izugarria izan zuten, bai parte hartu zutenen artean, baita begira zeudenena ere!, bazkaria… Ez dugu hurrengo 500. urteurrena harrapatuko… Garaikoek ideia bat edo beste har dezakete hemen!

2012-Kaldereroak

2012/02/26-n koroirastorza-k Emanaldiak atalean publikatua

Ez da jende gehiegi izan aurtengoan, baina izan direnak… animatuak!

Ijito pila, kazuela hotsa eta txanponen txin-txina…

Somos los gitanos, que venimos de la Hungriiaaaa…

Mailua zuzen dinbi, danba…

Eta Beti Argi beti argi, klaro ke si!

2011-Kattalin

2012/01/01-n Beti Argi Banda-k Emanaldiak atalean publikatua

2011-Eguberriak

2011/12/25-n Beti Argi Banda-k Kontzertuak atalean publikatua
Makarrak begietan atera gara terrazara…
… Suge iluna hasi da tranpatatran…
…… Komando urdinak ez datoz makal…
…… Eskuak more……
…… Gorputzak dar-dar……
…… Hotz……
… Urteroko leloak…
…… Urteroko ajeak……
…….. Urteroko esperantzak………
Gosaldu, guapo-guapo jarri eta… bagoaz kontzertura!
  • Lekua: Ordiziako Plaza Nagusia
  • Eguna: Abenduaren 25a
  • Ordua: Eguerdiko 13:00etan
South Of The Rio - J. OLIVADOTI
Beguin The Beguine  - KONP. S. ARAUJO
Eres Tu - MOCEDADES
Fascinating Drums - T. HUGGENS
Jaialdia - KONP. I. URKIZU
Halleluja - HAENDEL
Ator Ator - KONP. T. ARAGÜES
A Christmas Dance Party – M. CARROS
Elegante, gaztek! Plaza jendez lepo eta bandoleroak bata bestearen ondoan bero apurrik ez galtzearren. Bandolero ohiak behean, goikoek egiten dutenaren zelatean, animoak, besarkadak, eguberrion, ondo segi…
Zuzendaria: JOSUNE AIERBE

2011-Ordiziako jaiak

2011/07/30-n Beti Argi Banda-k Emanaldiak atalean publikatua

Ordizia zaharraren argazkiak eta Ordizia berria…

Joan dira aurtengo festak eta etorriko dira berriak…

Ura izan dugu franko eta urteroko festak ezagutu ezinik izan gara, baina Ordiziako Martxa beti bezala entzuteko aukera izan dugu eta gauzak bere lekuan jarri ditugu. Ondoren, nahi baino lehenago joan zaizkigu festak. Ai!

Beti Argik kamixeta estreinatu du kalejirarako eta mozorrotuta ere ibili da. Trajerik gabe izan arren, erraz ezagutu ditugu eta betiko festen gustua utzi digute. Aupa, Beti Argi! Opor ederrak pasa, e?

2011-Korpus Eguna

2011/06/23-n Beti Argi Banda-k Kontzertuak atalean publikatua

Urtero bezala, Korpus Eguna ostegunean, baina Beti Argiren ospakizuna igandean izango da.

Beti Argiren kontzertuek beti dute zerbait berezia, musikaz gehiegi ez dugunok ulertzen ere apreziatzen duguna, zerbait kuttuna eta bitxia. Igandean etorriko zaigunak ere ez du makala ematen eta irrikaz izango gara plazako zutabepean.  Bandoleroek ez dira bakarrik aurkeztuko emanaldian, aurrekoan bezala, artista berriez gozatzeko unea izango dugularik.

Ez dugu aukera galduko, ez!

  • Lekua: Ordiziako Plaza Nagusia
  • Eguna: Ekainaren 26a
  • Ordua: Eguerdiko 13:00etan
Alaska - Konp. A. TORMO
TV-Cawtoons In Concert – Konp. G. SALVAGNI
Rock Classics – Konp. P. SCHÜLER
The Police Medley – Konp. R. FIENGA
El Cumbanchero – N. IWAI / R. HERNÁNDEZ
  • Abeslaria: IKER MARKINEZ
  • Gitarra: JON MENDIZABAL
  • Teklatua: ENERITZ ITURRIOZ
  • Kontrabaxua: MAIXABEL GOIBURU
  • Perkusioa: XABIER MENDIZABAL
Zuzendaria: JOSUNE AIERBE

2011-Erdi Aroko azoka

2011/05/08-n Beti Argi Banda-k Emanaldiak atalean publikatua

Eguraldi beldurgarria izan zen azokaren hasieran. Haize bortitzak gogor astindu zituen Ordizian zintzilikatuta zeuden hornidurak eta belarrak zabalduta geratu ziren plazako taberna inguruan. Euria ere gogor hasi zuen eta laino beltz beldurgarria ezarri zen zeruan, mehatxuaren mehatxu.

Etsipena. Eguerdian azoka salbatzerik ez zela izango zirudien. Kaka! Aurtengoak egin du!

… baina arratsaldea oso bestelakoa izan zen eta, haize zurrunbiloak noizean behin eraso egiten bazuen ere, begi bistan zegoen giroa lasaitzen ari zela.

Orduan atera zen Beti Argi. Danbor eta dultzaina artean, ertaroko bandoleroak agertu ziren, dotore! Etxean gaude, esan genuen batzuk! Hortik aurrera, eguraldi bikainak lagundu digu festan. Gauean ere ez da giro izan! Festa gogoa lepo Ordizian!

Aupa, Beti Argi! Segi horrela, jende!